BEROGAILU ELEKTRIKOA


Blindatu gabeko bi erresistentzia ditu, euskarri baten inguruan bilduta daudenak. Islatzailea dute atzean, erradiazio infragorriei esker lokalak hobeto berotu daitezen.

Estanpaturiko xaflaz egina dago, labean margotuta.

Berogailu elektriko hau oso dotorea da garai haietarako, eta bere izena (modelo FURNICULUS) bitxia da benetan.

Hauxe dauka idatzita: AEG Fabrikat. L Nr 55110 VDE. 110/130 VOLT 1000 WATT.

Neurriak: 35 x 31 x 14 zm

Marka: AEG. Modelo: “Furniculus”

Fabrikatze urtea: 1940 ±

sortze data: 2022-07-27 / eguneratze data: 2022-07-27