Metalezko botila da, barruan ur beroa sartuta ohea berotzen duena alajaina.
Letoiz egina dago eta hiru dira pieza nagusiak: bi muturretako estalkiak (xafla estanpatuz eginak), eta haien artean soldatuta dauden pieza zilindrikoa.
Mutur batean zulo bat dauka, haridun enbutitua daukana. Bertatik sartzen da ura, eta gero, gomazko juntura duen moldekaturiko tapoi batez ixten da.
Tapoiak, gainera, botila zintzilikatzeko balio duen eraztun bat darama. Kromo distiratsuz bukatuta dago.
Berogailurik ez zegoen garaian, sukaldeak bero egoten ziren baina oheak hotzak. Mota desberdinetako objektuak erabili ziren horiek berotzeko: txingarrak eta ilintiak zeramatzaten ohe berogailuak, labean berotutako adreilu barne-beteak, lurrezko, kristalezko edo metalezko botilak eta abar… Geroago gomazko poltsak erabiltzen ziren eta azkenik manta elektrikoak. Era terapeutikoan ere erabili ohi ziren.
Neurriak: 26 x 8 zm
Marka: Ez dauka markarik
Fabrikatze urtea: 1930 ±