Gomazko poltsa da, ur beroz beteta ohea berotzeko edota norberaren gainean (eserita nahiz etzanda) jartzeko.
Isurbidean enbutu forma dauka, poltsak errazago bete daitezen. Beste aldean zulo bat dauka, hustu eta gero , erabiltzen ez denean ,ahoz behera zintzilikatu ahal izateko. Metalezko tapoi hariduna dauka, gomazko juntura duena.
Felpazko azalaz estalita dago, urak ematen duen beroa gutxiagotzeko eta uki leunagoa izan dezan.
Modelo hau ez da aldatu denbora luzez. Hau agertu aurretik objektu solidoak erabiltzen ziren, esate baterako: txingarrak eta ilintiak zeramatzaten ohe berogailuak, labean berotutako adreilu barne- beteak, lurrezko, kristalezko edo metalezko botilak, eta abar.
Terapeutikoki ere erabiltzen ziren, kolpeekin edota zenbait gaixotasunen laguntza bezala. Batzuetan ur hotza eta jelak sartzen ziren ur beroaren ordez.
Manta elektrikoak baztertu egin du berogailu hau.
Neurriak: 34 x 22 x 2 zm
Marka: Ez dauka markarik
Fabrikatze urtea: 1960 ±