Atal nagusia enbutituriko xaflaz egina dago. Eraman ahal izateko bi helduleku dauzka soldatuta. Barruan daukan pieza erregogorrak erresistentzia elektrikoak ditu, kanpoan dauden hiru ziriekin lotzen direnak. Hauen konexio elektrikoa garai haietako lisakinenaren antzekoa da.
Grisela borobil batez estalita dago erresistentziak babesteko.
Ohiko sutontziaren lehenengo egokitzapena da honakoa. Ondorengoak estetika ederragoko aparailuak izango ziren eta hobeto babestuak.
Dena den, oinarri bera dute denek: txingarren beroaren ordez erresistentzia elektrikoena erabiltzea.
Asmakizun berri hau eta aurrekoa (txingarrak erabiltzen zituena) berdin erabiltzen ziren: gelak berotzeko, baina zuten potentzia txikia zela eta, mahai berontzidunaren azpian jartzen ziren batez ere.
Neurriak: 37 x 8,5 zm
Marka: Ez dauka markarik
Fabrikatze urtea: 1950 ±