BEROGAILU ELEKTRIKOA


Berogailu elektriko eramangarria da honakoa. Goiko angeluak ebakita dituen forma karratua du. Karkasa erretxina fenolikoz (bakelita) egina dago, bi pieza berdinez eraikita.

Barruan erresistentziak daude eta hauekin batera haizagailua, aire beroa karkasaren erdian dagoen irekigunetik ateratzen duena.

Irekigunean metalezko grisela babesgarriak ditu, eta eraman ahal izateko metalezko heldulekua.

Gaur egun hainbeste erabiltzen diren konektore modernoen aurrekoa da honakoa.

Estetika ederreko aparailu hau bakelitaz egin zen, eta berrikuntza handia ekarri zuen garai haietarako.

Idatzita dauden datuak: 105/115V 1200W serie 11-48 Ref. 662.

Neurriak: 36 x 13 x 36 zm

Marka: Calor

Fabrikatze urtea: 1940 ±

sortze data: 2022-07-27 / eguneratze data: 2022-07-27