Latorriz egindako betiko txurro makina bat da. Egurrezko pistoia dauka, tornuan landutako pagoz egina. Ohiko forma zilindrikoa du, estalki hariztatua. Bertan txurroaren profila dago trokelatuta.
Zilindroaren gorputzaren erdian euskarriak eztainuz josita daude. Hauek ere latorrizkoak dira. Euskarri hautatik heltzen da txurro makina.
Masa estalki hariztatuaren beste aldetik sartzen da, eta pistoiaren bitartez bultzatzen da. Horrela, beste aldetik, trokelatutako zuloetatik ateratzen da, txurro forma emanez.
Neurriak: 25 x 17,5 x 4 zm
Marka: Ez dauka markarik
Fabrikatze urtea: 1960 ±
ESKUZKO IRABIAGAILUA | OGI TXIGORGAILUA | KAFE TXIGORGAILUA | LATA-IREKIGAILUA | EHOGAILUA | OGI BIRRINGAILUA | MOTRAILUA | PATATEN AZAL-KENTZEKOA | HARAGIA XEHATZEKOA | PUREGAILUA | KAFE-ERROTA | ZUKU-MAKINA | ZUKUGAILUA | “LIMONA” ZUKUGAILUA | TXIMELETA-MOTAKO LATA-IREKITZEKOA | FIDEOAK EGITEKO TRESNA | TXURRO-MAKINA | MAIONESA MAKINA | JOGURT-ONTZIA