“LIMONA” ZUKUGAILUA


Laranja- eta limoi-zukugailu bat da. Aluminio injektatuzko bi piezek osatzen dute eta ardatz egiten duen kabila batek lotzen ditu.

Honela bi erdiak, bata eme bestea ar, aurrez aurre daude eta bien artean zukua egiten dute. Bi erdietako batek zukua jasotzeko katiluarena egiten du.

Aparatuak erabat gaurko diseinua du. Bilgarri eta argibide-orriagatik ez balitz gaur egungoa irudituko luke.

LIMONA. PATENTADO inskripzioa darama. Argibide-orri eta kartoizko kutxa darama eta bertan honako eslogana: “Objektu bikoitzeko zukugailu zoragarria”.

Neurriak: 24 x 11 x 6,5 zm

Marka: FAEDSA-desirée. Barcelona

Fabrikatze urtea: 1960 ±

sortze data: 2022-07-27 / eguneratze data: 2022-07-27