Tresna konplexu honek makina mekaniko baten oinarriak erabiltzen ditu, tornu horizontalarenak, hain zuzen. Horrela, ahoa pataten gainetik pasa ahala (aipatu makinaren moduan) zuritu egiten ditu. Automatikoki egokitzen zaio pataten formari. Xafla estanpatu eta soldatuaz egina dago, gainetik margotua.
Mahai batean finkatu behar da erabili ahal izateko.
Patata ardatz nagusian iltzatuta, ahoa hasierara eraman eta biradera jiratu behar da. Mekanismoari esker ahoa patataren gainazaletik pasa eta zuritu egiten du.
Patata asko zuritu behar duten profesionalentzat.
Neurriak: 33,5 x 6 x 28 zm
Marka: Ez dauka markarik
Fabrikatze urtea: 1940 ±
ESKUZKO IRABIAGAILUA | OGI TXIGORGAILUA | KAFE TXIGORGAILUA | LATA-IREKIGAILUA | EHOGAILUA | OGI BIRRINGAILUA | MOTRAILUA | PATATEN AZAL-KENTZEKOA | HARAGIA XEHATZEKOA | PUREGAILUA | KAFE-ERROTA | ZUKU-MAKINA | ZUKUGAILUA | “LIMONA” ZUKUGAILUA | TXIMELETA-MOTAKO LATA-IREKITZEKOA | FIDEOAK EGITEKO TRESNA | TXURRO-MAKINA | MAIONESA MAKINA | JOGURT-ONTZIA