Oso sinplea da. Barruan beltzez koloreztatutako kaxoi batez, foku finko eta diafragma-irekitze erregulaziorik gabekoz osatzen da. Buxadura-abiadura segundoko 1/45-ekoa da eta 6 x 9 zm-ko zuri eta beltzeko 9 negatiboz osatuta dago. Tamaina hau argazkiaren tamaina izango da halaber.
Flasha falta zaio eta horregatik argazkiak egunez soilik egiten dira baina kalitatezko argiarekin argazkiak kalitate oso onekoak dira.
Aurpegia zureko taulaz egina dago eta aldeak kartoiko eta xafla-irekitze estalkiko txapaz egina dago. Dena paper-oihal forratuta dago.
Kamera-mota honi, “Brownie” izena ematen die eta 1890eranzko merkatura irten zirenean aurrerapen handia ekarri zuten: negatibo-biribilkia kargatzea baimentzen zuten eta gainera egunaren argitan erabiliz. Momentu horren ondoren erretratu bat egiteko ez zen argazkilariaren lantegira joan behar, baizik eta kamerak kaleetara irten ziren eta argazkia asko zabaldu zen.
Kamera-mota hau joan den mendeko 50 urteetara arte erabili ziren.
Neurriak: 11 x 8,5 x 13,5 zm
Marka: AGFA
Fabrikatze urtea: 1940 ±