ZUREZKO KUPEL TXORROTA


Kupelan jartzeko eta txotx-a praktikatzeko txorrota tipikoa da. Honekin barrika handietatik sagardoa atera daiteke.

Erdi-eskuz egindako baliabideekin eginda dago eta bi piezaz osatuta dago: gorputz nagusi, kupelan sartzen dena eta pinu-zurez egina dagoena. Beste pieza zurez egindako giltza da.

Bi piezak barruan zulatuta daude, horrela sagardoa gorputz nagusiaren barnean giltzaraino mugitzeko. Giltza posizio konkretu batean jarrita dago eta hura biratuz sagardoa pasatzea baimentzen du.

Tresnaren edertasuna ezin da ukatu urteen pausoarekin.

Normalean, baserrietan eta sagardotegietan erabiltzen zen.

Antzinako itxiera sistema hau, gaur egun gaseko eta uretako instalazio industrialetan zein etxe instalazioetan ere erabiltzen da.

Neurriak: 3 x 18 x 9 zm

Marka: Ez dauka markarik

Fabrikatze urtea: 1940 ±

sortze data: 2022-07-27 / eguneratze data: 2022-07-27