ESFERA ITSULAPIKOA


Itsulapiko klasiko bat da, zabaldutako zilindro itxuran, diruko sarrera dauka alde batean eta tolesten den eskuleku handi batez osatuta dago goialdean. Aurrezkiak beheko aldetik ateratzen dira, uhate bat giltza baten bidez irekiz.

Kolorea, martelé bioleta esmalteaz margotuta dago. Eranskailu apaingarria eramaten du aurrezki-entitatearen izenarekin. Bereko ahokadura bulón-ak bezalako eskulekua nikeleztatuta dago.

Ohitura izan zen aurrezki-entitateek aurreztaileentzako itsulapiko hauek ematea eta hauen giltza beraiek gordetzen zuten. Itsulapikoa betetzen zenean entitatera joaten ziren itsulapikoa husteko eta gero dirua zenbatzen zuten eta aurreztailearen libretan sartzen zuten. Diru hori “aurrezkiak” ziren.

Bai itsulapikoko pintura bai eranskailua garai-ezaugarriak dira.

Eranskailuan hurrengo izen-ematea agertzen da: “Aurrezki-itsulapikoa. Cía Hispano Americana SA kapitalizazioko Esferako jabetza”.

Neurriak: 10,5 x 6 x 7,5 zm

Marka: Ez dauka markarik

Fabrikatze urtea: 1940 ±

sortze data: 2022-07-26 / eguneratze data: 2022-07-26