Archivo de la categoría: Instalaciones deportivas

Bola-jokoa, kirola

Txingurri (1924)

Aurkibidea

«Bola-jokoak eta bolatokiek historia zaharra dute. Hauen sorrera baserri munduarekin lotuta dago, helburu ludikoa baino soziala izango lukeen kirola dugu. Bizilagunen eta leku desberdinetako komunitate kideen batzea bultzatzen zuen helburu. XX. Mende hasieran masa kirolek euskal gizartean, beste hainbat kirolekin batera, zuen lekua kentzen hasiko zitzaion ordea.  Badira salbuespenak ordea. Eremu nekazarietan kirol zaharrekiko lotura mantendu da. Egun bolatokiak aipatzen diren momentu orotan Ameriketako Estatu Batuetatik iritsi zaigun bowling-aren irudia etortzen zaigu burura. Irudi distortsionatu horrek bolatoki tradizionalei kalte egin die.

Bolatoki hauek Gipuzkoa guztian zehar aurki ditzakegu, gure mugetatik at Asturias eta Kantabrian antzeko bolatokiak aurkitzen dira. Bolatoki berdinik ez da, denek daukate beraien berezitasun propioa, denetan ordea arduradun bat dago. Honen funtzioa bolatokiko mantenu lanaz arduratzea da, bolatokia ahalik eta erabiltze egoera onenean egon dadin. Azkeneko 50 urteetan gure inguruko bolatokiek atzerakada nabarmen bat jaso dute, nahiz eta Gipuzkoako barnealdeko zenbait herrietan mantendu edo indartu den sagardo produkzio gune nagusietakoak desagertzen joan dira. Sagardotegi tradizionalen desagertzearen ondorioz. Bolatokien garai bateko funtzio sozialak sortutako gizarte sarea desagertzen joan da hauen desagertzearekin batera. Altzan hori izan da kasua.

Altzak azkeneko mende erdian jasan dituen aldaketa bortitz bezain bizkorrek garai bateko gizarte egiturarekin amaitzeaz gain bertako bizi ohiturak erabat aldatu zituen. Bolatokiekin hau jaso da, egun soilik bi gelditzen dira: Herrera eta San Martzial plazakoak. Herrerako bolatokia kinka larrian dago, urte gutxi barru soilik bolatoki bakarrarekin geldituko da Altza. Atzean gelditu dira Mendiola, Oleta, Pellizar, Txapel Gorri, Errota Zahar, Zubipe, Julimasene, Jolastokieta, San Luis Plaza, Bordazar eta RENFE apeaderoko bolatokiak. Auzoak jasandako urbanizatze prozesu bortitzaren beste biktima batzuk dira. Garai batean jende ugari arduratzen zen auzoko bolatokien funtzionamendu eta mantenuaz, egun Antonio Goenagak hartu du ardura hori. Bere lan finak Altzako bolatokiak bizirik mantendu ditu.

Desagertzean dagoen Herrerako bolatokiak aipamen berezi bat merezi du. Asko aldatu da Herrera azkeneko hamarkadetan. 80ko hamarkadan Euskal Giroa Elkarteak egonkortasun maila bat lortu ostean zonaldeko beste elkarte batzuekin batera (Club Deportivo Herrera eta Herripe) berreskuratze proiektu batean murgildu ziren. Horrela Herrerako bolatokiaren ardura berreskuratu ostean bertako gaztediaren artean boloen artea sustatzeari ekin zioten. Hasierako zailtasunak ekidin ostean, eta lan askoren egin ondoren martxan zen berriz bolo jokoa. Lan honek bere fruituak eman zituen 2002. Urtean. Urte horretan Herrerako bolatokian ospatu zen  Euskal Herriko Bolo Txapelketa. Herrerako Kirol Elkartearen laguntzarekin batera egun arrakastatsu bat aurrera ateratzea lortu zen. Horrelako gune batek bere ateak itxi behar izateak tristura handia eragiten du. Egungo belaunaldiek ez badiote tradizioaren lekukoari eusten bolatokien iraungipen data aldaezina izango da Altzan.» (“Altzako bolatokiak eta bolariak” artikuluaren laburpena)

Bolatokiak

  • Altzagaina
  • Herrerako plaza
  • Pellizar
  • Txingurri

Bolariak

  • Patxi Lazkano
  • Antonio Goenaga
  • Pedro Lazkano
  • Ansa, Félix (AHM: Altzako euskarazko kronikak (1921-1936). Artiga Bilduma 7. Altzako Historia Mintegia (2010), 90 or.)
  • Beristain (AHM: Altzako euskarazko kronikak (1921-1936). Artiga Bilduma 7. Altzako Historia Mintegia (2010), 90 or.)
  • Salsamendi (AHM: Altzako euskarazko kronikak (1921-1936). Artiga Bilduma 7. Altzako Historia Mintegia (2010), 90 or.)

Erreferentziak

sortze data: 09-03-2020 / eguneratze data: 09-03-2020

Tiro Nacional

Tiro Nacional, 1928 (Fototeka Kutxa)

Tiro Nacional, 1928 (Fototeka Kutxa)

Ubicación

Bidebieta, 43.324201, -1.943442

Historia

Los orígenes del Tiro Nacional de Bidebieta se remontan al año 1907 cuando se crea la “Representación del Tiro Nacional de San Sebastián” y compra una primera parcela de terreno que se completará con otra posterior realizada en 1920.

La superficie total del terreno tendrá unas medidas aproximadas de 400 x 90 metros, con una superficie de 32.429 m2. En 1960 se expropiaron 10.000 m2 para la construcción del Polígono La Paz.

Durante la Guerra Civil el campo de tiro fue utilizado por los franquistas para fusilar presos condenados en Ondarreta.

Por Decreto de 5 de enero de 1970 las instalaciones del Tiro Nacional pasaron a ser propiedad del Movimiento Nacional, pero, con el final del régimen franquista, pasó a ser propiedad del Estado. En 1983 fueron traspasadas al Gobierno Vasco y, finalmente, quedó a disposición de la Diputación Foral.

Entre 1907 y 1936 las instalaciones tuvieron un uso exclusivamente deportivo. A raíz de la Guerra Civil y hasta el año 1962 quedó en manos del ejército y las fuerzas armadas. A partir 1962 recupera el carácter deportivo original, hasta que es clausurado definitivamente en 1984 y derruido en 1996 para construir en su lugar el parque público Salvador Allende inaugurado en 1998. (Datos extraídos de la web del Club de Tiro Olímpico Danbada)

Referencias

sortze data: 21-05-2017 / eguneratze data: 20-09-2021

Frontón de Herrera

GARIN CASARES, Juan Mari: «Actividades en torno al frontón de Herrera» In: Hautsa Kenduz  VIII (2009), 189-198 orr.

sortze data: 04-10-2012 / eguneratze data: 22-06-2015