Altzakoak Kirol Elkartea (Los Boscos, 1982-1994), Altzako beste hainbat eragile bezala, frankismoak utzitako trantsizio garaian eman ziren gabeziei aurre egin asmoz sortu zen eta burututako jarduerekin nabarmendu egin zen auzoko kirol arloan.
Ikurrak
Historia laburra
- 1970eko hamarkadan “Gimnasio Los Boscos” elkarte ez juridikoa sortu zen auzoko kirola bultzatzeko.
- 1981 zuzendaritza aldaketarekin batera jende berriaren sarrera dator. Birmoldatze plana.
- 1982 Birmoldatze horretatik sortzen da Altzakoak Kirol Elkartea.
- 1983 Elkarteak bere lokala inaguratzen du.
- 1989 Altzako kiroldegia inaguratzen da.
- 1994 kanpo zein barne faktore desberdinengatik elkarteak bere ateak itxi egiten ditu. Bertako hainbat kirol sekziok beste elkartetan bukatu edo desagertzen direlarik.
Jarduera nagusiak:
- Kirol talde nagusiak: Eskubaloia, mahai tenisa, xakea, areto-futbola, karatea…
- Txapelketa nagusiak: Altzako Udaberri Krossa eta Altzako areto-futbol Txapelketa.
- Auzo ekimen nagusiak: Altzako Kirol Astea.
Presidenteak
- Juan Equiza, “Gimnasio Los Boscos”eko lehendakaria.
- Antxon Alfaro Sagastí, Altzakoak K.Eko lehendakaria.
- Felipe Amestoy, Altzakoak K.Eko lehendakari ordea.
Kirolari aipagarriak
- Miguel Chouza
- Gerardo Erviti
- Iñaki Kortabitarte
Erreferentziak
- INTXIXU K.: “Altzakoak Kirol Elkartea: Más de una década potenciando el deporte base en Altza”. In.: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 189-214 orr.
- Altzakoak Kirol Elkartea Altzako Tokiko Bilduman (argazkiak, sailkapenak, kartelak…