Herrera K.E 1947. urtean sortu zen, zortzi herreratar Jose Elósegi etorbidean zegoen Bar Manolon batu zirenean. Lokala berriz hiru urte beranduago zabaldu zituen bere ateak. Jose Antonio Irigoyen Alzaga, horietako fundatzaileetako batekin hitz egin ostean elkartearen aurrekariak eta lehenengo urtetako gora beherak oroitu ditugu.
C.D Herrera izenarekin fundatu zen arren hasiera batean gerra zibilaren aurretik existitzen zen Herrera Sport taldearen izena jarri nahi zen, hauen aurretik zegoen kirol taldearen izena, alegia. Gerraren ostean izan zen birsortze saiakera hori gogoratuz berez talde hau berriro sortzeko helburua zuten 1947an bildu ziren herreratarrek. Gobernu frankistak ordea gaizki ikusi zuen izen horren berrerabilpena eta ondorioz C.D Herrera erabiltzera behartuak izan ziren.
Hasiera ez zen gozoa izan. Gerra ostearen zailtasunaz gain kirol asko lantzen saiatu ziren eta hasiera batean gainezka ibiltzen ziren. Denborarekin arazo hori konpontzea lortu zuten arren laster arazo larri bat sortu zitzaien elkartekideei. 1960ko hamarkadaren hasieran elkartekideen artean liskarrak suertatzen hasi ziren; ez dakigu hauen zergatia ordea. Giroa 1962ean erabat ozpindua zegoen eta askok bata besteari kalean ere agurtzeari uko egiten zioten. Egoera benetan larria zela ikusirik Irigoyenek mendi martxa bat proposatu zion zuzendaritzari. Zuzendaritzaren babesa jaso ostean Aralarrera mendi martxa bat antolatu zen, bazkari eta guzti. Helburua giroa hobetzea zen, besterik ez. Menu ona, giro aparta eta gainera bost mahaietan nahastua eserita, arratsalderako denak lagunak ziren berriz. Martxaren arrakasta ikusirik beste hogeita bost egin ziren, gutxienez, eta beste elkarte batzuek eredu hartu zuten. Honen ostean Herrera K.E.-k 1997. urtean berrogeita hamar urte betetzeko aukera izan du.
Sail ugari izan ditu, hauen artean ezagunenak: futbola, pilota, atletismoa, txirrindularitza eta boloak.
Presidenteak (edo elkarte barruko izen aipagarriak): Angel Sarasola, Bonifacio Eneterreaga, Jose Ignacio Urdangarin, Iñaki Casares, Juan Olaizola, Aquiles Pinto, Liteo Leibar, Miguel Errazquin, Joaquin Vallina, Antxon Segues.
Kirolari aipagarriak: Claudio Egaña, Amelia Lorza.
Erreferentziak:
- HERRERA KIROL ELKARTEA ETA EUSKAL GIROA «Altzako bolatokia eta bolariak» In: Hautsa kenduz X (2009), 245-265 orr.
- IRIGOYEN, Antonio: «50 aniversario del C.D. Herrera. Algo más que un club» In: Hautsa Kenduz IV (1997), 25-30 orr..
- SEGES, Antxon: «El cross de Herrera» In: Hautsa Kenduz XI (20011), 193-200 orr.
- ZAPIRAIN, Miguel Angel; ARRIETA, Elena: «Herrera, un barrio de Altza» In: Hautsa Kenduz III (1996), 109-116 orr.